PREBENFAMILIA ARABA [eus]

Euskara | Español

Prebenfamilia Araba: Sare Positiboak Araba/Álavan jaio zen 2015ean familiek haien seme-alaben heziketa prebentiboan jokatu beharreko jokabide erabakigarriaren inguruko hainbat hausnarketaren ondorioz.

Helburu nagusia ahaleginak batu eta ezagutza eta praktika egokiak sortu eta integratuko dituen komunitate sarea eratzea da, baina batez ere, guztion zeregina den komunitate hartzailearen behar eta eskarien neurriko babes faktoreak garatzea.

Egitasmo hau osotzen dutenak honako hauek dira: Arabako Lurralde Historikoko erakunde publikoak: Arabako Foru Aldundia udalerri ezberdinetan ordezkaturik, Vitoria-Gasteiz, Laudio-Llodio eta Amurrioko Udalak, ikastetxe publikoetako (Denon Eskola) eta itunpeko ikastetxeetako (FAPACNE) Arabako Guraso Elkarteen federazioak eta Prebentzio Ikerketetarako Europar Institutua (IREFREA).

Oinarrizko ideia nagusia familiak prebentzio eragile bilakatzeko testuingurua sortzea da, zeregin hori eta komunitatean eta erakundeengan daukaten eragina aitortuz eta kokatzen direneko udalerria gainditzen dituzten loturak zabalduz.

Diario de Notícias de Álava – 2017 Martxoa, 25, Larunbata  

  

 

No se admiten más comentarios